Elisa Longo Borghinik irabazi du Oñatiko etapa, eta baita Bira ere

Arantzazu Ezkibel Galdos 2019ko mai. 25a, 20:04

Etapa nagusian erakustaldi bikaina eginda irabazi du Elisa Longo Borghinik 32. Emakumeen Bira. Lau segundoko aldea atera die atzetik zetozenei helmugan, baina tarteko helmugetako hamar segundoko sariei esker lidergoa ere eskuratu du Trek taldeko txirrindulariak.

Etapa hasieran Amanda Spratt zen liderra, eta Longo Borghini sailkapen orokorreko hirugarrena zen 12 segundotara. Gaurkoan, baina, erakustaldi bikaina egin du Trek taldeko txirrindulariak: Asentzion ihes egin eta atzekoekiko aldea mantentzea lortu du helmugara arte. Helmugan lortutako 4 segundoko aldeari tarteko helmugetako sariak batuta, etapako garaipenaz gain, sailkapen orokorreko lidergoa ere irabazi du.

Euskaldun onenaren saria Ane Santestebanek irabazi du. Sailkapen orokorrean zortzigarren postuan amaitu du Bira minutu eta zazpi segundoko aldearekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak