Munduko txirrindulari onenak bailarako errepideetan dira

Arantzazu Ezkibel Galdos 2019ko mai. 25a, 16:18

Emakumeen birako laugarren etapa jokatzen dabiltza gaur. Oñati eta Oñati lotzen dituen 156 kilometroko ibilbide luze eta gogorra egin behar dute txirrindulariek. Irteera puntuan izan da Goiena, eta txirrindularien eta zaleen iritziak jaso ditu.

Laugarren etapa 18:00ak inguruan amaituko da Oñatiko Unibertsitate etorbidean –abiaduraren arabera, 17:35 eta 18:05 artean zehaztu dute helmugako ordua–.

13:30ean hasi dute etapa. Amanda Spratt da liderra, baina atzetik, 5 segundora du Soraya Paladin; eta, sailkapeneko zazpigarrena 43 segundotara besterik ez dago. Munduko txirrindulari onenak bailarako errepideetan ikusteko aukera egongo da gaurkoan.

Bi euskaldun, onenen artean

Euskaldunen artean, Ane Santesteban bederatzigarren postuan dago, minutu bat eta bost segundora. "Etapa gogorra baina era berean polita izango da gaurkoa. Lehia estua dago aurreko postuetan, gaurko etapan erabakiko da bira. Saiatuko naiz etapa on bat egiten; gainera, asko entrenatu izan dut errepide hauetan eta niretzako ezagunak da tokia", azaldu du Santestebanek etapa hasi aurretik.

Eider Merino 10. postuan dago, denbora berera. "Etapa luzea, gogorra eta gainera euriarekin izango dugu. Itxaroten genuen eguna iritsi da; hortaz, ondo pasatzeko eguna da. Saiatuko gara ihesaldiren bat harrapatzen, Sheyla Gutierrezekin edo Malgorzata Jasinskaren; eta, bestetik ea atzean ondo lan egiten dugun Mavi Garciak aukerak izateko sailkapen orokorrean", esan du Merinok.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak