Lehen sektorekoekin batu dira EAJko ordezkariak

Oihana Elorza Gorostiza 2019ko mai. 24a, 21:45

Arantzazuko auzo etxean egindako bileran

Arantzazuko auzo etxean egin duten bileran sektore horrendako dituzten proposamenen berri eman diete, basoberritzea bultzatzea eta ganadu zaleendako laguntzak, esaterako.

Lehen sektorea "estrategikoa" dela esan die Ainhoa Galdos alkategai jeltzaleak Arantzazuko auzo etxean batu diren nekazari eta abeltzainei eta sektore horrendako zein proiektu dituzten azaldu die. Sektore hori indartzeko Lehen sektorea basoberritzea bultzatuko dutela esan die, "banda marroiaren eta bestelako gaitzen eraginak arintzeko; basogintzaren etorkizuna bermatuko dugu, aldaketa klimatikoan duen eragina gutxitzeko, beti ere ekonomia biribila sustatuta".

Era berean, Oñatiko ganadu zaleen "lana erraztuko" dutela ere esan du, "diru laguntza planak eta programak martxan jarrita". "Landa-kontzientzia" berreskuratu gura dutela ere badio alderdi jeltzaleak, "baserritarrak eta kalekoak diren pertsonen arteko elkarbizitza hobetzeko".

Gaineratu du lehen sektorea indartzea ez dela soilik ekonomia eta enplegua sustatzeko modu bat, "gure natur baliabideen etorkizuna bermatzeko modua ere bada".

Galdosek emandako datuaren arabera, herriko biztanleen “%11 landa eremuko auzoetan bizi da.

Ainhoa Galdosen ondoan izan dira Andoni Altuna zerrenda kidea eta Arantza Ariztimuño, Foru Aldundiko Mendietako eta Natura Inguruneko Zuzendari nagusia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak