Mendizorrotzan izan den Euskadiko txapelketan lehiatu dira Aloña Mendiko atletak eta pozik etorri dira egindako lanarekin. 18 urtez azpikoen kategorian, Malen Saizek (800 metro) eta Naia Lasagabasterrek (1.500 metro) zazpigarren egin dute eta Igor Mugartzak (3.000 metro), hirugarren. 20 urtez azpikoetako txapelduna (1.500 metro) Beñat Guridi izan zen.

