Mahaingurua, poteoa eta fitbike saioa Emakumeen Biraren baitan

Maialen Regueiro 2019ko mai. 22a, 14:05

Agotz Iturbe mahainguruko hizlarietako bat izango da

Emakumeen Biraren baitan hainbat ekintza antolatu dira aste honetarako eta lehena, gaur izango da: mahaingurua. Bihar, 'Bizi' poteoa izango da eta egubakoitzean fitbike saio berezia. Azkenik, birako laugarren eta azken etapa Oñatin hasi eta amaituko da. 

Mahaingurua, gaur

Ahalduntzea gurpilen gainean izango izango da gaur arratsaldeko mahainguruaren gaia –18:30etan hasiko da Udaletxeko Pleno Aretoan–. Gai hau jorratzeko hiru hizlari izango dira: Agotz Iturbe oñatiarra eta Yolanda Muñoz eta Amaia Martioda gasteiztarrak. Hiru emakume hauek badute zer kontatu, bizikleta gainean izan dituzten esperientzien inguruan. 

'Bizi' poteoa eta fitbike saioa

Bihar Bizi poteoa izango da, 19:00etan hasita, plazan eta fitbike saioa berriz, egubakoitzean 18:30etan. 

Laugarren etapa

Egitarau hau borobiltzeko Emakumeen Birako laugarren eta azken etapa Oñatin hasi eta amaituko da zapatuan. Lasterketa 13:30etan hasiko da plazan eta 18:00etan amaituko dela aurreikusten da. 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak