Oso zail jarri zaie kanporaketa oñatiarrei

Eneko Azurmendi 2019ko mai. 19a, 18:50

Hiru partiduak galdu dituzte Altzon, Herri Arteko Pilota Txapelketan. Kadete mailan 22-12, gazte mailan 22-13 eta senior mailan 22-11. Gauzak horrela, oso zail dute aurrera egitea. Hala ere, kanporaketari buelta emateko aukera izango dute datorren asteburuan Zubikoa pilotalekuan.

Kadete mailan Mikel Ugartek eta Hodei Loitik osatutako bikoteak ez zuen bere maila eman, eta, Josu Osaren esanetan "irabaztea edo behintzat markagailu estuago bat" lortzeko helburuarekin joan ziren arren, 22-12 galdu zuten.

Gazte mailan, Ibon Perez eta Iñigo Erlek maila txukuna eman zuten, eta "markagailuak adierazten duena baino estuago" joan zen partidua. "Maila txukunena eman zuten bikotea izan zen".

Senior mailan, azkenik, Ander Biainek eta Markel Gartziak "irabazi beharreko partidua" zuten hasiera batean, baina euren mailatik "dezente urrun" egon ziren atzokoan, eta ezin izan zuten markagailu positiborik lortu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak