Auzoko jaiak dituzte asteburuan Errekalden. Urtero moduan, egitarau mardula antolatu dute; tartean, talde entzutetsuen kontzertuak eta goitibeheren jaitsiera. Gaur, egubakoitza, esaterako, Capsula, John Dealer & The Coconuts, Unidad Alavesa eta Band Soun taldeek joko dute. Pailazoak, garagardo dastatzea eta mus txapelketa ere izango dira domekara bitartean.
