Bihar, zapatua, hasiko du Herri Arteko Pilota Txapelketa Oñatik

Arantzazu Ezkibel Galdos 2019ko mai. 17a, 13:48
Txapelketa jokatzeko aukeratu dituzten zortzi pilotariak.

Altzon hasiko du Herri Arteko Pilota Txapelketa Oñatik. 17:00etan hasiko dituzte partiduak, bihar, zapatua: hiru jokatu beharko dituzte, kadete mailakoa, gazte mailakoa eta nagusien mailakoa.

Pilota entrenatzaile Josu Osak dagoeneko hautatu ditu txapelketan parte hartuko duten zortzi pilotariak. Aldaketarik ezean, zapatuan jokatuko dute: kadete mailan, Odei Loitik eta Mikel Ugartek; gazte mailan, Ibon Perezek eta Iñigo Erlek; eta nagusien mailan, Ander Biainek eta Markel Gartziak.

Maila handiko aurkaria

"Talde polita atera dugu eta gogotsu gaude txapelketa hasteko. Hala ere, badakigu aurrean maila handiko aurkariak izango ditugula; kanporaketa orekatua izango da", azaldu du Osak. "Nahiz eta galdu, tanto asko egitea izango da helburua", dio.Gazte mailako aurkariak "oso indartsuak" direla dio; hala, puntu hori izango dela "zailena".

"Bestalde, Altzoko frontoia txikia da, ezaugarri bereziak dituena eta hango ezaugarrietara moldatu beharko dugu jokoa", gaineratu du Osak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak