Indarkeria sexista jasan dutenen pobrezia bikoitza aztergai

Amaia Zabala 2019ko mai. 17a, 09:00

Indarkeria sexista jasan dutenen pobrezia bikoitza eta haiek dituzten lan aukerak aztertzen ari dira Oñatiko Lege Soziologiako Nazioarteko Erakundean, atzo eta gaur. Deustuko Unibertsitateko Ana Vidu, Aitziber Mugarra eta Mariola Serrano irakasleen eskutik da mintegia.

Genero-indarkeriaren biktimen gainditze bikoitza: berrikuntza eta lan aukerak da mintegiaren izena eta Deustuko Unibertsita-teko Ana Vidu, Aitziber Mugarra eta Mariola Serrano irakasleak dira hizlariak; atzo eta gaur egiten ari diren mintegi hori gaztelaniaz da."Biktima izateaz haratago, harremana utzi eta geroko beraien egoerak oso markatuta daude, datozkien prozesu guztiei aurre egiten dieten neurrian. Horrez gainera, azterketek aitortzen dutenean emakume horiek senarren mende daudela ekonomikoki eta sozialki, aitortzen ari dira banantzeak haien egoera ekonomikoa okertuko lukeela eta giza-arrakala eta sarean lan galera ekarriko lukeela", azaldu dute Oñatin egiten ari diren mintegiaren antolatzaileek.

Ordezkaritza zabala

Mintegian 30 lagun baino gehiago batuko dira eta ordezkaritza oso zabala izan da: Deustuko, Castelloko, Madrilgo, Malagako, Leongo, Bartzelonako eta Ar-gentinako unibertsitateetako ordezkariez gain, sindikatuetako eta legelarien elkarteetako ordezkariak ere batu dira. Erakunde publikoei dagokienez, berriz, Eusko Jaurlaritzako eta Bizkaiko Foru Aldundiko ordezkariak ere bertan izan dira. Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburu Beatriz Artolazabala ere bertan izan zen aurkezpenean. Antolatzaileen esanetan, Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoak ezarri dituen neurriak aztertzea eta horien eragina neurtzea da mintegiaren helburua

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak