Herritarren babesa jasotzen jarraitzen du Oñatiko EH Bilduk

Oihana Elorza Gorostiza 2019ko mai. 16a, 13:54

Eltzia aurrealdean eguazten iluntzean egindako agerraldia

Hainbat gaztek eta erretiratuk egindako moduan, kultura eta euskara arlokoak elkartu dira oraingoan. Emakumeek egubakoitzerako deitu dute agerraldia.

Datorren agintaldian EH Bildun kultura eta euskara landuko dituen Iñaki Olalde hautagaiari babesa emateko agerraldia egin zuten hainbat herritarrek atzo iluntzean Eltzia aurrekaldean.

Olalde berak hartu zuen hitza Arkaitz Bengoak egindako hitzaurrearen ostean. Harittu prozesuak emandakoa oinarri hartuta udalera sartu bezain pronto lanean hasiko direla adierazi zuen, besteak beste "herritarren arteko eraketa eta enpoderamendua bilatuko duen kultur ereduaren alde, herritarrak sortzaile eta parte hartzaile izango dituena". Kulturarako sarbide unibertsala bermatuko dutela ere esan zuen eta euskarazko sormena eta zabalkundea bultzatuko dutela. Bide batez, Bengoak zein Olaldek, biek eman zizkieten eskerrak egungo kultura eta euskara zinegotzi Nerea Zubiari zortzi urte hauetan egindako lanagatik.

Hurrengo ekitaldiak

Egubakoitzean, emakumeek dute deialdia eginda euren babesa EH Bilduri emateko; kultura etxean izango da agerraldia, 19:00etan. Martitzenean, EH Bilduren kanpainaren barruan, solasaldia egingo dute Mikel Biainek eta Izaro Elorzak kultura etxean 19:00etan eta 24an alderdiaren ekitaldi nagusia izango da plazan, 20:00etan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak