Erabilgarri dago Udaleko kartografia erakusten duen mapa interaktibo berriztua

Maialen Regueiro 2019ko mai. 16a, 12:29

Oñatiko informazio geografikoa erakusten duen mapa interaktiboa berriztu egin da eta dagoeneko ikusgai dago udal atarian. Izan ere, udal GIS korporatiboko geruza desberdinak txertatu dira. Kasu honetan, informazio geografiko gehiago erantsi zaio geobisoreari, besteak beste, 2015ko udal mapatoponimikoan bildutakoak eta Herribusaren geltoki eta ibilbideak. Horrez gain, udal toponimoen bilatzailearen funtzionalitatea ere erabilgarri dago. 

Udal GIS korporatiboa

2016a geroztik hainbat lan egin dira udal GIS korporatiboa sortu eta garatzeko. Horietako bat, ingurumena, landa, zerbitzuak eta hirigintza arloetako informazio espaziala batu eta dau base geografiko bakar batean antolatzea izan da. Horri esker, eguneroko lanetan datu hauekin egiten den kudeaketa hobetu egin da. Horrez gain, berariazko aplikazioak sortu dira datu espazialak kudeatzeko. Uraren astearen baitan herriguneko iturriak erakusten dituen kantinplora egiteko mapa ere datu base honi esker sortu zen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak