Bukatu dira Zubillaga auzoko eraberritze lanak

Maialen Regueiro 2019ko mai. 16a, 10:39

Oñatiko Zubillaga auzoan hirugarren eta azken faseko eraberritze lanak egin dituzte, azken hilabetetan. Izan ere, auzoko bizitegi eremu nagusia, auzo-etxearen inguruak eta San Pedro elizaren atzealdeko jolas parkean egin dira lan horiek. Proiektu honek, hiru faseak barne, 464.000 euroko aurrekontua izan du, BEZ kanpo.

Auzo-etxetik jolaslekurako bidea hobetu da, arrapala bat egokituz; auzo-etxerako sarrera irisgarri bihurtu da arrapala eginez eta egungo jolas parkea lekuz mugitu da, eliza atzealdean mantenduz baina irisgarriagoa bihurtuz. Azken fase honetan, Zubillaga auzoa 35-38 zenbakien arteko urbanizazioa ere konpondu egin da, oinezkoen ibilbideak berritu eta irisgarritasun baldintzetara egokituz eta autoentzako aparkalekuak egokituz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak