Jende ugari ibili da San Miel txikitan

Maialen Regueiro 2019ko maiatzaren 12a

Egubakoitzean egin zuten eztanda Oñatiko San Miel txikiek eta asteburuan zehar, adin guztietako herritarrei zuzendutako ekintzetan parte hartzeko aukera egon da, besteak beste, kontzertuak, txorimaloak, futbolin eta mus txapelketak. 

Jai jendetsuak

San Miel txikiak amaitzeko ordu batzuk gelditzen diren arren, jai batzordeko kide den Mikel Urrutiak honako balorazioa egin du: "Antolakuntzako kideak pozik gaude aurtengo jaietan jende ugari ibili delako. Egubakoitzerako eguraldiari begira egon ginen iragarpena ez zelako batere ona, baina azkenean, zaparrada bat besterik ez zen izan". Eguraldiak asteburu osoan lagundu du eta horrek ekintzetan parte hartzera animatu du jendea. Beraz, Urrutiak esan bezala, "aurtengo helburua bete dugu". 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak