400 lagun batu dira Arantzazun, orientazio proba egiteko

Maialen Regueiro 2019ko mai. 12a, 16:49

Gipuzkoako Orientazio Taldeak antolatuta, 400 lagun batu dira gaur goizean Arantzazun, Gipuzkoako Orientazio Ligan parte hartzeko. Eguraldia lagun izan dute eta antolakuntzako kide den Asier Osinaga, pozik azaldu da eta helburua bete dutela azpimarratu du. 

Hiru ibilbide

Orientazio proba honek hiru ibilbide zituen, horia (errazena), naranja (erdikoa) eta gorria (zailena). Talde bakoitzak antolatzaileek proba hasi aurretik  banatutako planoko kontrol puntuak igaro behar zituen. Hala, ibilbide bakoitzean hainbat saritu egon dira eta horiek, lotura honetan daude ikusgai. 

Ibilbide aldapatsua

Osinagak adierazi du horrelako probak normalean Zarautzen edota Donostian egin ohi izan direla, kostaldeko inguruetan, alegia. Gaurkoan, aldiz,  Arantzazun egin den orientazio proban parte hartu duten batzuek "ibilbidean zehar aldapa asko zeuden" adierazi dute, faktore horrek froga zaildu dielarik. 

Familian parte hartzeko aukera

400 parte hartzaile horietatik, asko familian aritu dira. Jendea Euskal Herriko herri ezberdinetatik etorri da Arantzazura eta Errioxatik etorritako batzuk ere izan dira orientazio proban. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak