Igotzeko aukera barik geratu da Aloña Mendi

Mirari Altube Arrese 2019ko mai. 11a, 20:49
Berdinketaren gola.

Bai ala bai irabazi beharra zuen Aloña Mendik gaur Urolaren aurkako partidua mailaz igotzeko aukeraren bat edo beste izan zezan, eta berdinketarekin (1-1) esku hutsik geratu da.

Lehen zatia nahiko orekatua izan da, eta aukera garbiagoak izan dituzte oñatiarrek. 33. minutuan, esaterako, marrazainaren aginduz, epaileak baliogabetu egin du Aloñakoen gola, eta 39. minutuan zutoinera bidali dute beste baloi bat.

Bigarren zatian Urolakoak gehiago izan dira, eta jokoaren kontrola izan dute zati horretako tarte handian. Nagusitasun horren ostean, 72. minutuan, iritsi da lehen gola, Urolakoena hain zuzen ere. Hala ere, oñatiarrek borrokan jarraitu dute, eta 84. minutuan berdinketaren gola iritsi da, Iñigo Markinezen jaurtiketari esker. Partiduko azken minutuak urduritasun handikoak izan dira, baina ez da beste golik izan Azkoagainen.

Berdinketaren ondorioz Urola taldekoek igoera lortu dute, eta oñatiarrentzat bukatu da denboraldia. Aloña Mendiko zuzendaritzako kideek Urolakoak zoriondu gura izan dituzte igoera horregatik eta zaleak eskertu: "Eskerrik asko Oñatiko zale guztiei urte osoan zehar eman diguten laguntzagatik eta babesagatik. Eta aupa Aloña!".

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak