Olarango erretenetako zubiak birgaitzeko proiektua onartu du Aldundiak

Maialen Regueiro 2019ko mai. 9a, 18:06
Olabarrieta auzoa zeharkatzen duen GI-2630 errepidea.

Gipuzkoako Foru Aldundiak 628.278 euroko aurrekontuarekin onartu zuen proiektua martitzenean. Olabarrieta auzoan, GI-2630 errepideko 13 eta 14 kilometroen artean daude konponduko dituzten lau zubiak. Diputaziotik azaldu dutenez, Olaran errekako zubiek kalteak dituzte, bereziki lauzen handitzeetan, armadura janda eta agerian duten eremu handiak baitaude. Orain obrak lizitatu eta abuztua eta iraila artean egin nahi dituzte birgaitze lanak. Aurreratu dutenez, errepidea bi fasetan itxiko da eta bien bitartean zirkulazioa desbideratu egingo dute.

Lanok hasten direnean zubietako hormigoizko handitzeak eraitsi eta berreraikiko dira. Diputaziotik zehaztu dutenez, besteak beste, egingo dituzten lanak dira: hondatutako piezak garbitzea eta, hala badagokio, berregitea, eta aurrez fabrikatutako lauzak jartzea, errepidearen zabalera osoa hartuz. Euste elementuak ere jarriko dira, hau da, hormigoizko karelak, eta dagokion zoladura.

Proiektua bi fasetan banatu da: lehenengo faseko obrak 13+320 eta 13+650 kilometro puntuetan dauden zubietan egingo dira; bigarrenak, aldiz, 14+560 eta 14+840 KPetan daudenetan; bi kasuetan desbideratuko da trafikoa. Obrek oinezkoei zein ibilgailuei eragingo die, errepide tarte horretan bidegorria baitago.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak