Ludotekako zerbitzua Gaztelekuko sotoan aurkituko dute erabiltzaileek

Maialen Regueiro 2019ko mai. 9a, 15:40

Ludotekako eraikinean hainbat lan egin behar dituzte eta horregatik, zerbitzu hori Gaztelekuko sotora bideratzea erabaki du Oñatiko Udaleko Haur eta Gazteria Sailak. Horren eraginez, Gaztelekuko Sotoko zerbitzua itxita egongo da ludotekako lanak amaitu bitartean. 

Gaztelekuko gelak

Herriko gazteek Gaztelekuan ikasteko aukeraren inguruan galdetu izan dute, liburutegiko ordutegiak batzuetan murritzak direlako. Horregatik, gaia aztertu ondoren, Gaztelekua itxita dagoenean bertako geletan, gazteek ikasteko aukera izatea erabaki da. Gela horiek aproposak dira ikasteko, wifia eta kalefakzioa daukatelako. 

Gelen erabilera egiteko baldintza batzuk zehaztu dira: Gaztelekua erabiltzeko eskaera, ahal dela idatziz egingo da, Gaztelekua soilik ikasteko erabiliko da, Gaztelekuan sartzeko eta gero irteteko baldintzak Gaztelekuko Hezitzaileekin lotuko dira (giltza behar duten ala ez, eta abar) eta Oñatiko Udalaren aurrean, eskaera egiten duen pertsona bertan egongo den taldearen erantzulea izango da. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak