Herriko pilota txapelketa dator eta izen ematea zabalik dago

Oihana Elorza Gorostiza 2019ko mai. 9a, 09:51

Aurreko edizioetako finalista eta parte-hartzaileetako batzuk

Ekaineko lehen astean hasiko da txapelketa eta ohikoa den moduan herriko jaietan jokatuko dira finalak. Ona eta Arrano tabernetan eman behar da izena maiatzaren 19a aurretik.

Datorren hilean, ekainean, hasiko da Aloña Mendi elkarteak eta herriko txosna batzordeak elkarrekin antolatzen duten herriko pilota txapelketa. "Egutegia aurreko urteetako bera izango da: ekainean eta uztailean jokatuko dira partiduak, taldekako fasetan, eta azken aurrekoak eta finalak irailean", adierazi du antolatze lanetan dabilen Iñigo Igartuak. Plazako frontoian jokatuko dira partiduak.

Aspaldikoa da herri mailako pilota txapelketa baina duela bost urte herriko eragile biak batu txapelketa indartzea erabaki zuten. "Joan den urtean 39 bikotek eman zuten izena baina herritar gehiago dira txapelketa jarraitzen dutenak. Lagunartean jokatzen den txapelketa da, nork txapela jantziko amorruarekin. Maila ona egoten da eta iraileko partiduetan jende asko batzen da", dio Igartuak. Antolatzaileen taldea osatzeko, izena ematen dutenen artean zozketa egingo dute, hamar bikote egoteko.

Parte hartu gura dutenek Ona edo Arrano tabernetan eman behar dute izena hilaren 19a aurretik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak