Zapatuan Azkoagainera joateko dei egin du Aloña Mendiko futbol sailak

Oihana Elorza Gorostiza 2019ko mai. 9a, 17:43
Zapatuan izango da partidua, 17:30ean

Denboraldiko azken partidua jokatuko du Aloña Mendik futbol saileko talde nagusiak eta partidu garrantzitsu bezain gogorra izango da: igoera fasea jokatu du eta aurkaria lehen postuan sailkatuta dagoen Urola izango da. Partidua 17:30ean hasiko da.

Partidua "ilusioz" biziko duela aurreratu du Endika Ruiz entrenatzaileak eta zaleen animoak eskertuko dituela esan, "ea denon artean helburua lortzen dugun" esanez.

Futbol saileko presidente Javi Aspiazuk ere herritarrei dei egin gura die etxeko taldea animatzera joateko: "Zumarragakoek 100 sarrera eskatu dizkigute eta girorik ez da faltako". Helduendako sarrerak bost euro balioko du eta gaztetxoenak bi euro. Taberna zerbitzua normalean egoten dena baino handiagoa izango dela adierazi du Azpiazuk.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak