Gipuzkoako orientazio ligako bosgarren proba egingo dute domekan Arantzazun

Oihana Elorza Gorostiza 2019ko mai. 8a, 19:32

Ibilbidea eta balizak markatzeko prestaketa lanean

Maila ezberdinetako hiru bide egongo dira. 09:15ean elkartuko dira Arantzazuko harrera gunearen ondoan eta txip-ak alokatuko dituzte. Mapak banatu eta 10:00etan aterako dira lehen parte-hartzaileak Sindikako aparkalekutik. Izen-ematea zabalik dago. 

Domeka goizean egingo dute Arantzazun Gipuzkoako orientazio ligako bosgarren proba. Maila txikiko, ertaineko eta zaileko ibilbide edo proba bana dute antolatuta eta horiek ondo gainditzea izango da parte-hartzaileen lana. Umeek, familiak, gazteek zein helduek hartu ahal dute parte. Dendaren aurrean elkartuko dira 09:15ean eta han alokatuko dituzte txipak.

Mapak banatu eta Sindikako aparkalekuan egongo da irteera puntua. "Minutu edo bi minutuko aldearekin aterako dira parte-hartzaileak. Mapan markatuta dauden triangeluak topatu eta txipak sartu beharko dituzte. Helmugara iritsitakoan ikusiko da bakoitza zein kontrol gunetik pasa den eta eskatutakoa betez gero proba ontzat emango da", dio Asier Osinagak.

Izen ematea

Proba Gipuzkoako Orientazio Taldeak antolatu du eta internet bidez eman daiteke izena eguen gaueraino, 22:00ak arte. Dagoeneko ia 145 lagunek eman dute izena.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak