Podiuma zapaldu dute Ulma taldeko kadeteek asteburuan

Oihana Elorza Gorostiza 2019ko maiatzaren 7a

Ulma taldeko txirrindulariak

Bigarren eta hirugarren postuak lortu zituzten Ulmako kadeteek zapatuko lasterketan; taldeka ere Oñatiko taldearendako izan zen sari nagusia. Junior mailakoek ere emaitza onak lortu zituzten.

 
 

Hauxe izan zen zapatuan kadete mailako txirrindularien lasterketako podiuma:

  • 1. Haimar Etxeberria (Bazpi)
  • 2. Aimar Erostarbe (Ulma)
  • 3. Danel Casais (Ulma) - Haritz Sein(Dinuy)
  • Taldeka: Ulma 

Aloña Mendiko txirrindularitza sailekoek emandako datuen arabera, domekan Gazteizeko gaztetxoen torneoan berriz, lehen mailako Aimar Madinak hirugarren postuan bukatu zuen.

Junior mailakoek Lazkaon izan zuten lasterketa eta domekan klasikan izan ziren, "emaitza onak lortuz".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak