"Etorkizun euskaldun, ezkertiar, feminista eta abertzale" baterako, dozenaka gazte EH Bilduren alde

Julen Iriondo 2019ko mai. 4a, 08:58

Agerraldia egin eta adierazi "dute aurrerapauso handiak" izan direla herrian azken urteetan, "berdintasunean, autogestioan, giza eskubideen defentsan, kultura sormenean edota ingurumenean". Baina "egiteko asko" dagoela gaineratu dute, eta datorren garaia "erabakigarria" izango dela.

Azken urteetan herrian izandako "aurrerapausoak" ondorengoak dira, agerraldia egin duten gazteen arabera: "Esate baterako, gaur, espazio duin bat daukagu kultura alorrean gabiltzan gazteok; mugagabeak dira hausnarketarako, eztabaidarako, ahalduntzerako eta formakuntzarako mintegi, tailer, gune, hitzaldi eta abarrak; erraztu egin da gazteon emantzipazioa; herriko gazte ekintzaileen bideak ez du horrenbeste oztopo; elkargune autogestionatuak sortu ditugu alor eta soslai desberdinetako gazteok batu eta elkarrekin lan egiteko, harremantzeko, borrokatzeko, eragiteko, ikasi eta irakasteko...".

Etorkizun hurbilera begira, eta, gazteon esanetan, datorren garai erabakigarriaren aurrean, "determinanteak" izatea dagokie eurei: "Argi daukagu geure etorkizuna guk geuk erabaki eta eraiki gura dugula, hemen gaudenekin eta geure albotik urrundu dituztenekin batera. Horretarako, kalera irten beharra dugu gazteok, mobilizatu, aldarrikatuz eta, geure ideiak defendatuz, geure aukera zein den argi erakutsi. Hautestontziak bete behar ditugu maiatzaren 26an".

Eta "etorkizun euskaldun, ezkertiar, feminista eta abertzale" baterako, euren aukera EH Bildu dela adierazi zuten gazteok. 

Aitor Regueirok eta Inma Martinek irakurri zuten agiria, eta alboan izan zituzten Iker Oñate eta Amaia Goitia, udal hauteskundeetarako EH Bilduren hautagaietako bi. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak