Hutsik ez egiteko partidua dute bihar, Endika Ruizen mutilek

Maialen Regueiro 2019ko mai. 3a, 13:18

Denboraldia amaitzeko bi partiduren faltan, Ruizen taldea sailkapeneko hirugarren postuan dago 59 punturekin. Bihar, derbia jokatuko du Mondraren aurka, Mojategin, 18:30ean hasita. 

Biharko norgehiagokari buruz honako hau adierazi du Ruizek: "Taldea ondo ikusten dut eta gogo askorekin, baina, era berean, ez dugu huts egiteko aukerarik. Aste Santuko geldialdiak eragina izan dezake, baina gu gure partidua egitera irtengo gara eta gure helburua Arrasateko hiru puntuak Oñatira ekartzea izango da". Urola da lehen postuaren jabe, baina lehenengo hiruren artean ez dago puntu diferentzia handirik eta bi jardunaldi hauetan aldaketak izan daitezke. Horregatik, Ruizek hau nabarmendu du: "Mondrari irabazteko partidu ona egin beharko dugu. Izan ere, joaneko partidua irabazi egin genuen, baina asko kostatu zitzaigun garaipena lortzea". Talde arrasatearrari dagokionez, sailkapeneko hamaikagarren postuan dago 34 punturekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak