Aitor Tatiegi eta Urko Egaña asteburu honetako kanporaketetako saioetan izango dira. Lehenik, Tatiegiren txanda izango da zapatuan, 17:00etan, Asteasuko udaletxean. Egaña, berriz, domekan arituko da, 17:00etan baita ere, Orion. Maider Arregi eta Gontzal Belategi maiatzaren 18ko eta 19ko saioetan izango dira. Arregi Zizurkilgo saioan izango da, maiatzaren 18an. Hilaren 19an, berriz, Belategiren txanda izango da, Errezilen. Urko Arregi izango da azken oñatiarra. Arregik maiatzaren 25ean izango du kanporaketa saioa, Bergarako Seminarixoan, 17:00etan hasita.