Buetraitzeko igoera bertikala gaur eta Aloñako Igoera domekan

Xabier Urtzelai 2019ko mai. 3a, 12:21

Ordu gutxi barru, gaueko 22:00etan, 106 lasterkarik egingo diote aurre 2,6 kilometroko igoerari, Arantzazuko aparkaleku azpian hasita. Domekan, berriz, Aloñako Igoerak 15 urte beteko ditu (09:00, Oñatiko plazan).

Gertu dago dena. Ordu gutxi barru hasiko dute asteburuan Oñatin izango diren bi lasterketetan lehena, Buetraitzeko igoera bertikala –22:00etan, Errekaurkulluko zubian, Arantzazuko aparkaleku azpian–. Korrikalariak banan-banan irtengo dira, eta 2,6 kilometrotan ia 800 metroko desnibel positiboa gainditu beharko dute, Buetraitzeraino (1.305 metro) igota. Gainera, igoera hori gauez egin beharko dute, erreferentzia garbirik barik –igoera ondo markatuta izango dute, noski–. 

Aloñako Igoerak, 15 urte

Domekan, berriz, 330 korrikalari abiatuko dira lasterketako 22,6 kilometroak egiteko gertu –09:00etan, Oñatiko plazan; 1.868 metroko desnibel positiboa–. Korrikalari kopuru horretatik 71 oñatiarrak dira –zortzi emakume–. Eta debagoiendarrak 163 izango dira. Oihane Azkorbebeitia, Nerea Amilia, Saioa Arkonada, Walter Becerra, Iñigo Olaberria eta Iban Letamendi izango dira faborito nagusiak. Eta omenaldiendako tartea ere izango da aurtengoan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak