Antropozenoaren inguruko mintegia izango da bihar eta etzi LSNEn

Maialen Regueiro 2019ko mai. 1a, 11:19

Klima-justizia eta antropozenoa izango dira hizpide, bihar eta etzi, Oñatiko Lege Soziologiako Nazioarteko Erakundean egingo den mintegian. Sam Adelman (Warwick-eko Unibertsitatea, Erresuma Batua) eta Louis Kotze (North-West Unibertsitatea, Hego Afrika) irakasleek koordinatuko dute mintegi hau, baina beste hainbat adituk ere hartuko dute parte. 

Mintegiak dirauen bi egunetan zehar, besteak beste, honako gaiak eztabaidatuko dituzte: klimarekin zerikusia duten arriskuen banaketa justua, nork eman beharko lituzkeen kalteetara egokitzeko baliabideak, edo klima-justizia genero-justiziarekin, justizia globalarekin edo banaketa-justiziarekin nola lotzen den. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak