Olaran errekara erori den emakume bat erreskatatu dute Oñatin

Itziar Larrañaga Sarasola 2019ko apirilaren 30a

Olakua auzoa. (Artxiboko irudia)

Ertzaintzak baieztatu duenez, 92 urte inguruko emakume bat errekara erori da Oñatiko Olakua auzoan eta bertatik atera ezinik gelditu da. Emakumea aldapan dagoen 6-7 metroko lur-zati batean behera erori da errekara, autotik irteten zebilela. Udaltzainak izan dira istripua gertatu den lekura iristen lehenak, 10:45 inguruan, eta Udaltzainburuak azaldu duenez, udaltzainetako bat jaitsi da errekaraino, lehen laguntza eskaintzeko. Ostean, Zubillagako suhiltzaileak eta Ertzaintza ere iritsi dira Olakuara. Errekatik atera ostean anbulantzian eraman dute emakume oñatiarra Arrasateko ospitalera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak