Kontzertuarekin "oso gustura" gelditu da taldea. Izan ere, jende asko batu da Antixenan domeka eguerdian, Lenaoren doinu eta kantuak jarraitzeko. Horrela, familia giroan ere jarraitu dute emanaldia herritar askok.
Emanaldiari dagokionez, azkenengo diskoaz gain, lehenengoko laneko hainbat abesti ere jo ditu taldeak, eta bi bertsioendako tartea ere izan dute. Tartean oso gustuko duten Ryan Adamsen bertsio bat, eta Itoizen Berandu da abestia.
Egoitz Olalde bateria-jolearen azkeneko kontzertua izan da Lenao taldean.