Kopako finala jokatu dute lehenik, eta Larraña eta Sasquatch izan dira aurrez aurre. Larrañak hartu du aurre markagailuan, baina Sasquatchek partida berdintzea lortu du, penalti baten bitartez. Banako berdinketarekin bukatu da norgehiagoka, eta penaltietan Larraña nagusitu da.
Ligako finalean gauza bera gertatu da. Mazedonia aurreratu da lehen zatian, baina bigarrenean markagailua berdintzea lortu du Albok taldeak. Partidua bana bukatu da, eta hemengo garailea ere penaltietan erabaki behar izan dute. Azkenean, Mazedonia izan aurtengo ligako txapeldun.
Banatu dituzten sariak:
- Liga erregularreko txapelduna: Albok.
- Golegile nagusia: Julen Palacios (Mazedonia), 8 golekin.
- Atezain onena: Aitor Sanchez (Albok), liga erregularrean 5 gol bakarrik jasota.
- Jokalari beteranoena: Iban Dominguez (Txuskos)
- Kiroltasunaren saria: Gaizka Palacin (Albok)
- Kopa txapelketako finaleko jokalari onena: Ibrahima (Larraña)
- Liga txapelketako finaleko jokalari onena: Jon Igartua Latxo (Mazedonia)
Anton Sierrari omenaldia
Bi final hauen artean, omenaldi hunkigarri bat egin diote Anton Sierrari, urte luzez txapelketa honen antolatzaile nagusi izan denari. Pasillo erraldoi bat egin diote txapelketan parte hartu duten hainbat eta hainbat taldetako ordezkariek, kamisetak jantzita, eta berak hain gogoko duen Bruce Springsteenen Born to Run abestiarekin. Ondoren aurreskua egin diote zelai erdian, eta azkenik, txapel bat eta kamiseta bat oparitu diote. Erabat hunkituta, negar malkoei eutsi ezinik, eskerrak eman gura izan dizkie guztiei Sierrak.