Elkartasun afaria, Ginea-Konakryko proiektu bati laguntzeko

Eneko Azurmendi 2019ko api. 27a, 11:15

Parrokiako misio taldeak antolatuta, 35 lagun inguru elkartu dira Bidaurretako fraideen etxean. "Normalean baino jende gutxiago" batu arren, balio izan du Ginea-Konakryko proiektuari bultzadatxo bat emateko.

"Opor garaian izan da, eta behar bezalako abisurik ere ez genuen eman. Hori dela eta, ohi baino jende gutxiago elkartu gara. 60-70 pertsona batzen gara normalean", dio Jose Antonio Urteagak, misio taldeko kideak.

2003az geroztik, proiektu ezberdinei laguntzeko ekintzak egiten dituzte –bi urte proiektu bakoitzarekin–. "Aurrez Maliko proiektu bati laguntzen aritu ginen eta orain Ginea-Konakryko eskola bati laguntzen ari gara, sei gelako eskola bat eraikitzeko". Urtean bost afari egiten dituzte –otsailean, apirilean, ekainean, urrian eta abenduan–, baita beste zenbait ekintza ere. Urte bakoitzean 15.000 euroko ekarpena egitea aurreikusten dute, guztira 30.000 euro. "Proiektuak 90.000 euroko aurrekontua du. Beraz, herena guk ordaintzea da asmoa", azaldu du Urteagak.

Albiste txar bat

Atzoko afariak albiste txar bat ere utzi zuen. Izan ere, misio taldeko kiderik zaharrena, Amparo Biziola, hil egin zela jakin zuten afaltzerako orduan. "Bagenekien ospitalean zegoela, baina ez genuen inondik ere hau espero. Pena handia izan da", adierazi du Urteagak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak