Aitor Laka oñatiarra eta bere neska-laguna onik, Sri Lankako atentatuaren ostean

Maialen Regueiro 2019ko api. 25a, 14:17

Aitor Laka oñatiarra eta bere neska-laguna, Leire Caramazana, gasteiztarra, Sri Lankan daude oporretan, atentatua gertatu zen lekutik bi ordura, hain zuzen ere. Beraiek dauden tokitik egoera nolakoa den jakite aldera, Lakarekin hitz egiteko aukera izan du Goienak.

Apirilaren 30ean zuten bueltako hegazkina, baina egoera ikusita aurreratzea erabaki dute eta zapatuan, hilaren 27an itzuliko dira.

Domekan gertatu zen atentatua. 310 hildako eta 500 zauritu baino gehiago utzi zituen. Atentatuaren berri nola izan zuten galdetzean honakoa adierazi du Lakak: "Gure inguruan dena normal zegoen eta Oñatitik iritsi zitzaidan informazioa, familiakoak, lagunak eta hainbat lankide harremanetan jarri baitziren ea ondo nengoen galdetzeko. Orduan izan nuen gertatutakoaren berri".

Gainera, aipatu du momentu horretan komunikazio guztia erori egin zela: sare sozialak, WhatsApp eta bestelako aplikazioak, alegia. Egoera zein zen ikusita, Espainiako Enbaxadarekin harremanetan jarri ziren Aitor Laka eta Leire Caramazana eta bueltako hegazkina aurreratzea gomendatu zieten han. Hala, beraiek dauden tokian gauzak lasai badaude ere, apirilaren 30ean bueltatu beharren, bikoteak hilaren 27an hartuko du etxerako bidea. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak