Mondrari irabaztea da Aloña Mendiren hurrengo helburua

Oihana Elorza Gorostiza 2019ko api. 23a, 09:25

Aloña Mendiko futbol talde nagusiko jokalariak Azkoagainen

Azken bi partidak derrigor irabazi behar ditu Endika Ruizen taldeak lehen bi postuetako batean sailkatzeko. Asteburuan Mondraren aurkako derbia jokatuko dute, Arrasaten.

Lehiakorrak izango dira hurrengo bi partiduak Endika Ruizek zuzentzen duen futbol talderendako. Igoera du jokoan taldeak eta hori lortzeko derrigorra du gelditzen diren bi partidu horiek irabaztea.

Entrenamenduak

Arrasateko Mondra taldearen eta Zumarragako Urolaren kontra jokatu behar dituzte gelditzen zaizkien bi norgehiagokak. "Biak irabazi behar ditugu, baina orain helburua da Mondrari irabaztea. Ea posible den. Egia da tartean oporrak daudela, eta, bi asteko atsedenaldia izanda, hasierak zailak izaten dira, batzuetan, baina irabaztera joango gara Mojategira", adierazi du Endika Ruiz entrenatzaileak.

Opor egun hauetan, baina, ez dira erabat geldi egongo Aloña Mendiko jokalariak. Aste honetan, bi egunetan dute entrenamendua, martitzenean, gaur, eta eguenean, 19:00etan biak. Mondraren kontrakoaren ostean, Urola gainditzea izango da hurrengoa; ahal dela, bi gol edo gehiagoko errentarekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak