Ponteareas (Pontevedra, Galizia) hiriko Obradoiro Vocal eta Cantemos abesbatzek emanaldia egingo dute gaur Oñatin. Bertako Ganbara Txiki abesbatzak gonbidatuta etorri dira eta hiru abesbatzek batera antolatutako kontzertua eskainiko dute. Santa Ana aretoan izango da emanaldia gaur, eguaztena, 19:00etan. Sarrera hiru euro da.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.