Lapurretan egin dute lokal eta denda banatan

Oihana Elorza Gorostiza 2019ko api. 16a, 13:04
Ateko zerradura (Argazkia: Teminsa)

Ateko zerradurak apurtuta sartu dira bart Hotz Oñati elkarteak kale Barrian duen lokalean eta Hegoia markogintzan. Diru-kaxako txanponak eraman dituzte dendatik eta udaltzainburuak baieztatu duen moduan, materiala lokaletik.

Hegoia markogintzako dendan goizean konturatu dira, 08:30ean, norbait dendara sartu dela. Dendara joandakoan ikusi dute zerradura indarrez apurtuta zegoela. Barrura sartu eta diru-kaxako txanponak falta zirela konturatu dira. Udaltzainburuak baieztatu duen moduan, bestalde, Hotz Oñatik kale Barrian duen lokalean ere sartu dira lapurrak eta materiala eraman dute handik. Hor ere zerradura indarrez apurtuta sartu dira, dena hankaz gora jarri dute eta pantailan zuten USB bat eraman dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak