Roke Azkune kaleko garajeetan hamar zentimetroko altura hartu zuen urak

Oihana Elorza Gorostiza 2019ko api. 16a, 12:53

Atzo arratsaldean euri zaparrada handia egin zuen eta denbora gutxian ur asko pilatu zen hainbat gunetan. Kalegoiena bidean, esaterako, ur putzu handiak egin ziren eta Roke Azkune kaleko garajeetara ura sartu zen.

Oñatin ur asko jausi zen atzo arratsaldean denbora gutxian eta horrek kalteak eragin zituen batez ere Kalegoiena bidean, Roke Azkune kalearen parean. Oñatiko udaltzainburuak baieztatu duen moduan ur putzu handia sortu zen gune horretan, "errepidea mozterainokoa". Udaltzainak hango arketak zabaldu zituzten eta ura poliki-poliki zuloetatik sartzen hasi zen, goian sortutako putzua txikiagotuz. Baina kalte handienak Roke Azkune kaleko garajeetan sortu zituen euri zaparradak. Hango bizilagun batek kontatu duen moduan, hamar zentimetro arteko altura hartu zuen barrura sartutako urak eta hainbat garajeetan gordeta zeuden trasteak busti egin ziren. Bizilagun honek adierazi duen moduan, Arantzazu kaletik ur asko jaitsi zen denbora gutxian, eta San Martinetik zetorrena ere hantxe pilatu zen, Roke Azkune kale parean eta garajeetara sartu zen ondorioz.
 
Gune horretan ez ezik Bidaurreta inguruan ere urak gainezka egin zuela esan du Oñatiko udaltzainburuak. Gune hartako hodi bat lehertu egin zen eta horrek sortu ei zuen ur putzua. Kalterik, baina, ez zuen sortu.
 
(Bideoa Jon Mikel Larrañagak bidalitakoa da)

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak