Aloña Mendi nagusitu da Soraluzeren aurrean (4-0)

Amaia Txintxurreta Guridi 2019ko api. 14a, 19:17

Aloña Mendiko jokalariak, baloia eutsi nahian.

Partiduko lehen minutuan Joseba Larreak sartutako golari esker, oñatiarrak markagailuan aurretik jarri dira hasieratik. Hegaleko falta baten erremateari esker sartu du bigarrena Iñigo Martinezek. 44. minutuan, berriz, Ander Bikuñak sartu du gola. Eta bigarren zatian, Bikuñak bigarren gola sartuta, 4-0 irabazi du Aloña Mendik Soraluzeren aurka.

Aurretik lan asko egin ostean, lan horren emaitza ikusi ahal izan da gaur Azkoagainen, etxekoek uste baino errazago garaitu baitute Soraluze.

Lehenengo minutuko Joseba Larrearen golari esker, partidua aldapa behera jarri zaie Aloña Mendikoei. Hurrengo jokaldian ere Iñigo Martinezek hegaleko falta baten erremateari esker sartu du bigarrena. Atsedenaldira 3-0 joan dira, izan ere, 44. minutuan etorri da hurrengo gola Ander Bikuñaren eskutik.

Horrek etxekoei lasaitasun apur bat eman die, eta bigarren zatian ere erritmoari eusten saiatu dira. Ander Bikuñak laugarrena sartu du.

Bi jaurdunaldi aurretik

Urola eta Lagun Onak dira Aloña Mendiren aurkari zuzenak eta biek irabazi zituzten atzoko partiduak. Dena dela, Aloña Mendiko entrenatzaile Endika Ruizek adierazi du Aste Santuan pixka bat deskonektatuko duten arren, espero dutela hurrengo jardunaldietara ahal duten guztia ematera joatea. "Aukera gutxi izan arren, gure esku dago oraindik, eta horiek bukatu arte borrokan jarraituko dugu", gaineratu du Ruizek.

Erregional Ohorezko Maila

Jardunaldi honetan Real Union izan dute aurkari arrasatearrek eta 2-1 galdu dute. Bergarak, Anaitasunaren kontra 1-0 irabazi du. Eta aretxabaletarrek ere Zarautzeko partiduan 2-3 irabaztea lortu du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak