Fagor Industrial ezin izan da finalera sailkatu

Amaia Txintxurreta Guridi 2019ko api. 14a, 13:03
Artxibo irudi batean, Fagor Industrialen partidu bateko une bat.

Zarautzen jokatu du Fagor Industrialek igoera faseko lehen partidua, finalerdia, Txikipot Zarautzen kontra eta 19-15 galdu du. Ondorioz, ezin izan da finalera sailkatu. Taldekideak penaz daude azken txanpan ezin izango direlako lehiatu, baina harro ere badaude egin duten partiduarekin.

Oñatiarrak ezin izan dira finalera sailkatu. Zarautzen ez ziren oso ondo hasi; 4 goleko aldearekin hasi baitziren galtzen. Atsedenaldira 11-09 galtzen joan ziren, baina bigarren zatiaren hasieran indarrak hartu eta berdintzea lortu zuten, esaterako, 11-11 edota 14-14 joan ziren une batzuetan. Dena dela, bospasei minuturen faltan, bi minutuko kanporatze bat izan zuten Fagor Industrialekoek eta ordura arte nahiko berdinduta joan arren, partiduak ihes egin zien eta 19-15eko markagailuarekin amaitu zuten.

Jon Irizar jokalariak adierazi du, alde batetik, penaz daudela ezin izango direlako finalean lehiatu, baina bestalde, egindako partiduarekin "harro" ere badaudela esan du. "Detaile txikiek erabaki dute partidua eta pena izan da. Baina hala ere, Oñatiko zale ugari izan ditugu harmailetan animoak ematen, espero baino gehiago, eta hori asko eskertzen dugu indar handia eman digulako".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak