Huntza eta McOnakekin, giro beroa Oñatin

Txomin Madina Milikua 2019ko api. 13a, 11:13

Gaztelekuaren 25, urteurrenaren harira, eta Korrikaren harira prestatutako egitarauaren barruan, bi taldeek adin guztietako jarraitzaileak erakarri zituzten.

Zaila da Oñatiko Foruen plaza jendez betetzea, baina guztiz lortu ez bazuten ere, gertu izan ziren atzo gauean MacOnak, eta batez ere, Huntza taldea. Oñatiko gaztelekuaren 25. urteurrena ospatzeko ekintza izan zen kontzertua, Korrika dela eta antolatutako egitarauaren barruan txertatuta.

Lekeitioko McOnak taldekoak izan zen agertokia zapaltzen lehenak, eta folk ukitu nabarmeneko rock doinuekin  jantzi zuten plaza. Entzule batek esan bezala, pub irlandar baten aurkitu daitekeen musikarekin piztu zuten gaueko metxa.

Huntza taldeak, kaleratu dituen bi diskoei esker, zale talde handia lortu du, eta hori argi geratu zen atzo: ume, gaztetxo zein heldu, denek gozatu zuten seikotearen musikarekin. Badakite publikoa poltsikoratzen, eta horren adibide, Aitor Huizi biolin-jotzailea jarraitzaileen artera jaitsi izana. Ordu bete pasatxoko kontzertua eskaini zuten, Inondik Inoare zagunarekin amaitu zena. eta ordurako, eztanda eginda zegoen aurrez piztutako metxa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak