Korrikak irudi ikusgarriak utzi ditu beste behin

Amaia Txintxurreta Guridi 2019ko api. 13a, 19:25

Debagoienean Korrikak utzitako irudiekin osatutako saio berezia eskainiko du Goiena telebistak, bihar, domeka, 22:00etan. Eta sarean ere, bailaran herriz herri jasotako argazkiak eta bideoak ikusi ahal izango dira, Korrikaren jarraipena egiteko.

Oñatin, Oñatz taldeko dantzariek Corpus eguneko dantzak egin dituzte kriskitin eta guzti, euskal artzain txakurren elkartekoek ardiekin eta txakurrekin batera egin dute antxintxika, edota Bergaran kiliki eta erraldoiak ere korrika ikusi ahal izan dira, euskararen jaiarekin bat eginda. Baina bestelako bitxikeriak ere izan dira.

Guztiak Goiena telebistan ikusi ahal izango dira, bihar, domeka, 22:00etan eta sarean ere herriz herriko jarraipena jasoko da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak