Fagor Industrialek Zarautzen jokatuko du lauko finala, bihar

Xabier Urtzelai 2019ko api. 12a, 12:55

Denboraldiko une politenaren aurrean dago Fagor Industrial. Liga osoan egindako lanari esker bosgarren sailkatu dira txantxikuak Euskadiko Txapelketan, eta postu horrek lauko finalerako txartela eman die Txikipolit Zarautz, Corazonistas eta Basauri taldeekin batera.

Zarauztarrak ligan bigarren sailkatu zirenez, lauko finala etxean antolatzeko eskubidea zuten; hori horrela, Txikipolitekoak kantxa faktorea aprobetxatzen ahaleginduko dira bihar, zapatua (17:30), Oñatiko mutilen kontra: "Partidu bakarrera edozer gerta daitekeela ikusi dugu aurtengo ligan, eta asmo horrekin goaz Zarautzera, haginak estutzera", adierazi zuen Eneko Ugarte atezainak Ford Mugarriren kontrako derbia amaitu berritan (22-22).

Txikipoliten eta Fagor Industrialen (17:30) partiduaren ostean jokatuko dute Corazonistasek eta Basaurik (19:30); onenak domekako finalerako sailkatuko dira (12:30). Irabazlea maila nazionalerako faserako sailkatuko da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak