Zortzi tona pasa batu dituzte Greziako errefuxiatuendako

Oihana Elorza Gorostiza 2019ko api. 12a, 11:54
Zapatu goizean Eroskin

Oso pozik dago Hotz Oñati elkartea aurreko asteburuan egindako produktuen bilketan batutako kopuruarekin. Janari eta higieneko produktuen artean, ia zortzi tona batu zituen, 8.075 kilo guztira. "Herritarrek oso ondo erantzun dute beste behin, elkartasun handia erakutsi dute orain ere. Oso pozik gaude".

Herriko bost supermerkatuetan egin zuten elikagai eta higiene produktuen bilketa hiru egunez. Ia 100 herritar ibili ziren hori antolatzen: dendetako bilketa zuzenean bideratzen, batutakoa garraiatzen eta almazenean egoki jasotzen, besteak beste. Hotz Oñatik eta Hermansoloña elkarteek koordinatu zuten lana eta herritar askoren laguntza izan zuten, tartea Larrañako hainbat lagun eta baita parrokiako misio taldeko sahararrak.

Jasotako guztia Zaporeak el-karteak Irunen duen biltegira eraman zuten Oñatitik eguaztenean eta handik koordinatuko dituzte Greziarako bidalketak. Hango errefuxiatuendako izango da batutako guztia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak