Huntza eta McOnak taldeen kontzertua Oñatin

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2019ko api. 11a, 15:43

Gaztelekuaren 25. urteurrena ospatzeko ekitaldietako bat da, eta Korrikari laguntzeko helburua ere badu; Foruen Plazan izango da, bihar, egubakoitza, 20:00etan.

Aurtengo irailean 25 urte beteko ditu Oñatiko gaztelekuak, eta, urteurrena ospatzeko, askotariko ekitaldiak antolatuko dituzte urtean zehar; besteak beste, McOnak eta Huntza taldeek eskainiko duten emanaldia. "Hasiera batean, gaztelekuan egitekoak ginen, baina kanpoan egitea hobetsi dugu, jende gehiagok izan dezan joateko aukera, eta iluntzean programatu nahi izan dugu gaztelekuko erabiltzaileek ere joateko aukera izan dezaten. Korrika Kulturalaren egitarauaren barruan sartu dugu, eta Korrikari laguntzeko txosna txiki bat izango da kioskoaren alboan. Hiru ordu inguru iraungo du", azaldu du Udaleko Gazte Saileko arduradun Ion Lopezek.

2011n Lekeition jaiotako taldea da McOnak, eta hiru lan luze argitaratu ditu; azkena, iaz, Gure naufragioak izenekoa. Huntza seikotea, berriz, Bilbon sortu zuten 2014an sei gipuzkoar ikaslek. Iaz kaleratu zuten bigarren lan luzea, Xilema izena duena.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak