Zortzi saridun izendatu ditu aurtengo epai-mahaiak, bi kategoriatan banatuta: bost LH sailean eta hiru DBHko eta batxilergoko ikasleen artean. Etxaun Lizarralde izan da gazteen artean irabazlea, eta segidan jaso dute, hurrenez-hurren, Lide Mendarozketak, Irati Mendizabalek, Maider Alberdi eta Izaro Elgero bikoteak, eta Naroa Morenok sari bana.
Nagusienetan, berriz, Aitor Tatiegik eskuratu du lehenengo saria, eta Bittor Zubiagirre eta Lide Arregi izan dira, bigarrena eta hirugarrena, hurrenez-hurren.
Ekitaldi xumea eta, aldi berean, gozoa izan dela azaldu du Txinparta Bertso Eskolako kide Iñaki Olaldek: "Saridun bakoitzak bere bertsoa kantatu du eta Onintze Enbeitaren eskutik jaso dute guztiek saria. Enbeita bertsotan entzuteko aukera ere izan dugu, haren bertsoekin hasi dugu ekitaldia eta baita bukatu ere. Ondoren, merienda ederra egin dugu".