Bukatu dituzte Etxaluze parkeko lanak

Oihana Elorza Gorostiza 2019ko api. 2a, 11:08
Etxaluze parkean bi ume zapatu eguerdian

Zoladura berritu dute, argiteria aldatu, eserlekuak eta iturri bat jarri eta sarrerak egokitu irisgarriak izateko.

Bukatu dituzte Etxaluze parkeko lanak. 1.700 metro koadroko zoladura berritu egin dute eta orain sarrera zuzena dago Bidaurretako zebra bidetik parkera. Lazarraga kaletik eta Aita Lizarralde aldetik parkeak dituen sarrerak ere moldatu egin dituzte, egokitu, eta irisgarriak izango dira aurrerantzean.

Zoladura berriaz gain,  hormigoizko hormatxoa eraiki da (100 bat metrokoa) egurrezko hamahiru bankuekin batera eserleku
bezala erabilgarri izateko. Iturri berri bat ere jarri dute eta Otamendi tabernaren eta Kurtze Baltz elkartearen aurrean plazatxo bana egokitu dituzte. Hiru zuhaitz berri ere landatu dituzte: bai masustondo eta urki bat. Argiteria ere aldatu dute; hamabost luminaria berri jarri dituzte.

Azaroan hasi zituzten lanak. Proposamen teknikoa eta lanen zuzendaritza LKS-k egin du, eta lanak egiten Echaide enpresako langileak ibili dira. 240.000 eurokoa izan da kostua.

(Albiste barruko argazkiak: Oñatiko Udala)

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak