Igoera jokatzeko txartela lortu ezinik geratu dira

Mireia Bikuña 2019ko mar. 31a, 18:00
Mekalki-Bosteko partidua.

Mekalki Aloña Mendik hurrengo astera arte itxaron beharko du hori lortzeko. Oñatiarrek galdu egin dute Donostin, baina Hernanik ez du hutsik egin. Hori horrela, igoerarako txartela lortzeko, bien artean dagoen lehiak egun batzuk gehiago iraungo ditu.

Aitor Ugarteren taldeak 63-57 galdu du Donoti Dolphins liderraren kontra. Baina, Hernanik irabazi egin du 47-39. Hortaz, beraien artean dagoen aldea ez da erabakigarria oraindik. Une honetan, oñatiarrek hernaniarrek baino lau garaipen gehiago dituzte. Liga bukatzeko lau partidu geratzen zaizkie. Hori horrela, Hernanik huts egiten duen unean, igoera txartela txantxikuarrendako izango da. "Ea bada, hurrengo astean lortzen dugun. Azken lehiak lasaiago jokatzeko, eta igoera fasera prestatzen hasteko balioko liguke horrek", esan du Aloñaren entrenatzaileak.

Hurrengo aste bukaeran, Mekalki Aloña Mendik etxean jokatuko du Take Orbelaren kontra; eta Hernanik, etxetik kanpo, Azkuneren zelaian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak