Herriko Futbol Txapelketa azken txanpan sartuko da asteburuan

Eneko Azurmendi 2019ko mar. 28a, 17:16
Sasquacth taldeak irabazi zuen liga iaz.

Asteburu honetan jokatuko dituzte Kopako finalaurrekoak. Batetik, Larraña-Zalaparta, zapatuan 13:30ean. Bestetik, Sasquatch-Auschwitz, domekan 13:00etan. Datorren astean, berriz, Ligako finalaurrekoen txanda izango da.

Liga erregularra bukatuta, erabakita geratu dira Herriko Futbol Txapelketako Ligako eta Kopako finalaurrekoak. Albok taldeak irabazi du liga erregularra, zazpi partidu irabazi eta bakarra galduta. Haren atzetik sailkatu dira Mazedonia, Txuskos, Shatoken Moüra, Larraña, Sasquatch, Auschwitz, Zalaparta eta Tutelatraku –azken sailkatua izanik, ezin izango du Kopa jokatu Tutelatrakuk–.

Asteburu honetan jokatuko dituzte Kopako finalaurrekoak. Batetik, Larraña-Zalaparta, bihar, zapatua, 13:30ean. Bestetik, Sasquatch-Auschwitz, etzi, domeka, 13:00etan. Datorren astean, berriz, Ligako finalaurrekoen txanda izango da: Albok-Shatoken Moüra eta Mazedonia-Txuskos izango dira bi kanporaketak.

Finalak, azkenik, apirilaren 27an jokatuko dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak