Mailari eusteko ezinbestekoak izango diren bi partidu aurretik

Eneko Azurmendi 2019ko mar. 29a, 09:09

Oihane Lazkanoiturburu jokalaria, jaurtiketa batean.

Ioritz Agirianok zuzentzen duen taldeak Berango izango du aurkari Zubikoa kiroldegian, domekan, 12:00etan.

Lehen itzulian oso maila onean aritu zen Construcciones Ugarte Aloña Mendi, baina, bigarren itzulian izandako beherakadaren ondorioz, beheko postuetatik gertu dago orain, eta geratzen diren bi partiduak final bilakatu dira. "Bi partiduak irabazi beharra daukagu", dio Josune Pugak, taldeko kapitainak. Berez, bi taldek galtzen dute maila, baina hirugarren batek ere arrisku hori izan dezake.

Lehen finala Berango Eskubaloia taldearen aurka dute. "Han gol baten aldearekin irabazi genuen, eta domekakoa ere partidu gogorra izango da, seguru. Baina irabaztera irtengo gara", azpimarratu du Pugak.

Fagor Industrial Aloña Mendi

Aitor Aranbururen mutilek, bestalde, Bilbon dute hitzordua zapatuan, 18:00etan, Universidad Deusto Loyolaren aurka. Euskal Ligako Igoera Faserako txartela martxo hasieran lortu zuten. Hala ere, denboraldia maila txukuna ematen bukatu gura dute, nahiz eta baja asko dituzten momentu honetan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak