Apirilaren 28ko hauteskundeetan hamabost mahai egongo dira bost hauteslekutan banatuta. Mahai bakoitzean hiru lagun egongo dira: presidentea eta bi bokal. Zozketan, berriz, horien ordezkoen izenak ere aterako dituzte, bina ordezko. Beraz, guztira, 135 herritarren izenak aterako dituzte. Hurrengo egunean hasiko dira jakinarazpenak banatzen, martxoaren 31tik apirilaren 7ra, eta zazpi egun izango dituzte alegazioak aurkezteko.