Korrika eta bizikletan aritu dira gaztetxoak Oñatiko kaleetatik

Maialen Regueiro 2019ko mar. 23a, 12:51

16:00etan nagusien txanda izango da, baina gaztetxoak goizean aritu dira korrika zein bizikletan. Lau kategorietako gazteek hartu dute parte Oñatiko duatloi txikian: 10:30etan abiatu dira benjaminak, 10:50etan alebinak eta 11:30etan infantilak eta kadeteak.

Korrika eta bizikletan

Benjaminek lehenik, 500 metro egin dituzte korrika, ondoren bizikleta hartu eta kilometro eta erdi egin dituzte eta lasterketa amaitzeko 250 metro egin dituzte korrika. Alebinen lasterketa luzeagoa izan da: kilometro eta erdi egin behar izan dituzte korrika (lehenengo kilometro bat eta bizikleta amaituta, beste kilometro erdi) eta hiru kilometro eta erdi bizikletan. Azkenik, infantil eta kadete mailakoek elkarrekin egin dute lasterketa. Kasu honetan, parte hartzaileek honakoa egin behar izan dute: lehenik, bi kilometro korrika, ondoren bizikleta hartu eta zazpi kilometro eta amaitzeko beste kilometro bat korrika. 

Nagusiak arratsaldean

Nagusien lasterketa 16:00etan hasiko da. Emakumeak hasiko dira lehenengo eta ondoren gizonezkoak. Kasu honetan, lehen zatian hamar kilometro egin beharko dituzte korrika, ondoren, bizikleta hartu eta 37 kilometroko ibilbidea izango dute aurretik. Lasterketa amaitzeko, berriro korrika egin beharko dute, hamar kilometroz. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak