Ibili daiteke San Lorentzoko ziburuetan

Oihana Elorza Gorostiza 2019ko mar. 22a, 12:36

San Lorentzoko jolas parkea birgaituta

Eraberritu egin dute San Lorentzo auzoko jolas parkea. Bukatu dituzte lanak eta jarritako elementu berriak probatzeko moduan daude dagoeneko.

Lurzorua berritu eta bi elementu berri jarri dituzten San Lorentzoko jolas parkean: ohe elastikoa eta sokazko piramidea. Ziburuak eta txirristadun elementuak mantendu egin dituzte.

Lurzorua egoera kaskarrean zegoen, kautxozko materialean kolore desberdinen artean arrakala handiak zeudelarik. Oraingoan gune osoko lurra kolore bereko materialez eraikitzea erabaki dute, etorkizunean gauza bera gerta ez dadin, ahal dela. Lan hauetaz gain, udaleko brigadak jolas parke guneko eserlekuak margotu ditu.

Lanak Garra enpresak egin ditu eta aurrekontua izan da 29.000 euro gehi BEZ.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak